Ingurumen zerbitzuak

Lasurtegiko hezegunea jendarteratzen

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren sailetako urak bilduz Zerainen sortzen den Lasurtegi errekaren arroari Lasurtegiko Hezegunea deritzo. Bertan eman diren prozesu geologiko, hidrologiko eta giza eraginaren ondorioz, ur-ekosistema aberatsen sorlekua izan da: ur-istildu iraunkorrak, istingak, errekak, iturriak, ibarbasoak e.a. Hezegune honek, naturarekin orekan garatu diren bestelako giza jarduerekin batera, egungo Zerain Paisaia Kulturaleko natura eta kultura ondarea osatu dute.

Hau dela eta, Eguzki-Ihintza Ingurumen Zerbitzuak SL enpresak, Zeraingo Udala ekintza guztien sustatzaile izanik, Lasurtegiko Hezegune konplexu eta oparo hau ezagutarazteko, “Hezegunean Barrena” ibilbide didaktikoa diseinatu eta egokitu du. Bertan, informazio panel eta mahaien bidez, hezegunearen balioak eta izan duen bilakaera azaltzen dira.