Ingurumen zerbitzuak

Aurkezpena

Eguzki Ihintza | Ingurune Zerbitzuak | Servicios MedioambientalesKontserbazioa eta ustiapena bezalako bi ikuspegi desberdinen arteko jasangarritasuna, sarritan kontrakoak bezala hartuak, Eguzki Ihintzaren ardatz filosofiko nagusia da.

Ingurumenarekin eta lurraldearekin erlazionatuta dauden proiektu desberdinak garatzen dituen ekintza-alor anitzeko talde tekniko batek osatzen du enpresa hau eta lan esparrua sentsibiliziotik lurralde kartografiaraino hedatzen da, tartean ere proiektu teknikoak jorratuz.

Biologian eta Baso Ingeniaritza Teknikoan oinarritutako formakuntza dute gure teknikariek, nahiz eta, ezagutza sendotzeko bestelako ikasketak ere burutu dituzten, Informazio Geografikoko Sistemen aplikazioa esaterako. Hala ere, gure lanaren esparru batzuk diseinu grafikoa, topografia eta abokatutza bezalako alorretan adituak diren teknikariekin osatzen dugu.